Arrosa leiho

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Santo Domingo Soriakoa, arrosa leiho erromanikoa

Arrosa leiho bat, leiho zirkular sartu bat da, beirateez hornitua dagoena eta bere trazeria, ohi, modu erradialean jarria duena.

Arrosa leihoa, arkitektura erromanikoan, eta, askoz gehiago, gotikoan erabili zen. Hasiera batean, diametro txikikoa izaten zen, eta nabeen alboetan okulu eran jartzen zen. Baina, XIII. mendetik aurrera, arrosa leihoak, handiagoak eta apaindura konplexuagokoak egiten hasi ziren, harri filigranetako maila sinestezinetara iristeraino. Fatxadetan jartzera pasa zen, atarien gainetik eta transeptoaren aurrealdeetako bakoitzean. Beirateak, ohi, kolore biziz margoturiko eskena biblikoekin apaintzen ziren.

Arrosa leihoari, sinbolismo bikoitz bat eman izan zaio. Alde batetik, mariarra, arrosa baten egiturarekin duen antzekotasuna dela eta, eta, bestetik, Jesus iradokitzen duen beste bat, eguzki izpien imitazio bezala.

Parisko Notre Dame Katedrala. Arrosa leihoaren barneko ikuspegia

Bere betebeharra ere, bikoitza da: alde batetik, bietan sinpleena den tenpluen barrualdea argiztatzea, bestetik, arrosa leihoak erdiko nabeko frontean irekitzen direnean beirate koloreanitzek iragazitako argi izpiek aldarean jotzean giro misteriotsu bat lortzea.

Burgosko katedral gotikoa, arrosa leihoa eta galeria

Arrosa leiho batek izan dezakeen sublimetasun artistikoaren adibiderik aipagarrienetako bat bezala, Parisko Notre Dame Katedralaren transeptoa apaintzen duen bikotea aipatzen da. Espainian, adibide bikain eta bariatuak daude, adibidez, gotikoaren begia bezala ezagutzen dena, adibidez, Palma de Mallorcako Santa Maria Katedralean, Mondoñedoko Katedralekoa eta baita Burgosko Katedralekoa ere, beste adibide askoren artean. Euskal Herrian, esate baterako, Donostiako Artzai Onaren katedralekoa eta Gasteizko Maria Guztiz Garbiaren Katedralekoa dira aipagai.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak
Beste hizkuntzak
ksiegi-rachunkowe.internet24h.mazury.pl www.kasyno24.org/ruletka/ BWIN BONUS ubezpieczony rozliczanie-pit.internet24h.mazury.pl tani hosting www